Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Bi mutil atxilotu dituzte Gasteizen, sexu-eraso batekin lotuta

Ostiral gauean izan zen erasoa, Gasteizen. Atzo jarri zuen salaketa biktimak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 eta 22 urteko bi mutil atxilotu dituzte Gasteizen, atzo neska batek salatutako sexu-eraso batekin zerikusia dutelakoan.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ostiral gauean sexu-erasoa jasan zuela salatu zuen neskak.

Gasteizko Udaltzaingoan jarri zuen salaketa, eta horrek Ertzaintzara bideratu zuen. Komisarian daude bi atxilotuak, epailearen aurrera eramateko zain.

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gasteiz Gaurko azken orduko albistea