Gizartea -

Ekitaldia

Bondardaketetako biktimek Sabino Arana saria Gernikan utzi dute

Gernikako Juntetxeko Ohorezko Liburuan eskaintza idatzi dute.

Ekitaldian parte hartu duten biktimen argazkia. EiTB
Ekitaldian parte hartu duten biktimen argazkia. EiTB
Ekitaldian parte hartu duten biktimen argazkia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako, Durangoko eta Otxandioko bonbardaketetako biktimek Gernikako Juntetxean utzi dute urtarrilean jasotako Sabino Arana saria.

Gernikako Juntetxeko Ohorezko Liburuan honako eskaintza hau idatzi dute: "Toki adierazgarri honetan, euskaldun guztien etxe sakratua eta gure askatasunen ikurra den Arbolaren gerizpean, 1936. eta 1937. urteetako biktimen izenean utziko dugu sari hau, baita gaur egun gudak eta jazarpena jasaten ari diren guztien izenean ere".

Gernikako, Durangoko eta Otxandioko bonbardaketetatik bizirik irtendako hiru biktimak eta herri horietako hiru nerabek hartu dute parte.

Andone Bidaguren, Garoa Basterretxea (Gernika), Pilar Bilbao eta Pello Iriondo (Durango), Mª Angeles Ortiz de Zarate eta Mikel Lasuen (Otxandio) izan dira ekitaldian, baita hiru herrietako hainbat udal ordezkari eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernika-Lumo Gizartea bideoak Albisteak