Gizartea -

Sutea

Hiru edukiontzik su hartu dute Aretxabaletan eta auto bat kaltetu da

Errekabarrun kalean piztu da sua 06:45ean. Segurtasun Sailaren esanetan, ezezagunek su eman diote edukiontzi bati.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru edukiontzi erre dituzte gaur goizean Aretxabaletan eta garrek ondoan aparkatuta zegoen auto bat kaltetu dute. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sialak jakinarazi duenez, ezezagunek zaborrontzietako bati su eman diote.

Sua 06:45ak aldera piztu da Errekabarrun kaleko zaborrontzi batean.

Sua edukiontzi batean hasi bada ere, garrek ondoko bi zaborrontzi kiskali eta aparkatuta zegoen auto bat kaltetu ditu.

Suhiltzaileek itzali dute sua.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Suteak gaur Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Aretxabaleta albisteak