Gizartea -

Ganga Market

Asteburu honetan ganga-azoka egingo dute Bilboko Zazpikaleetan

200 bat saltokik parte hartuko dute, eta bezeroek % 50 eta % 90 arteko beherapenak aurkitu ahal izango dituzte.

Bilboko Zazpikaleetako ganga-azoka. Artxiboko argazkia: EiTB
Bilboko Zazpikaleetako ganga-azoka. Artxiboko argazkia: EiTB
Bilboko Zazpikaleetako ganga-azoka. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral eta larunbat honetan, martxoak 3 eta 4, ganga-azoka egingo dute Bilboko Zazpikaleetan. Aurtengo 25. edizioa izango da, eta Bilboko merkatariek jarduera ugari antolatu dituzte astebururako.

Ganga Market’ lelopean, 200 bat saltokik hartuko dute parte azoka horretan. Promozio bereziak eskainiko dituzte saltokiek, eta Zazpikaleetako Merkatarien Elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, bezeroek % 50 eta % 90 arteko beherapenak aurkitu ahal izango dituzte.

Bilboko ganga-azokan mota guztietako produktuak aurkitu ahal izango dira: zapatak, opariak eta kirola egiteko arropa, besteak beste. Bilboko Zazpikaleetako merkatarien elkarteak egitarau zabala prestatu du, eta saltokien eskaintza zabalaz gain, kale animazioa ere egongo da.

Aurten Gaitzerdi antzerki taldeak izango du Bilboko Zazpikaleak girotzeko ardura, eta hainbat aktore festan murgilduko dira, ikuskizun berezia eskainiz.

Ekimen honen bidez, Bilboko Zazpikaleetako Merkatarien Elkarteak komertzio txikia bultzatu nahi du. Hala, bezeroen fideltasuna eskertzeko promozio bereziak eskaintzen dituzten azokak antolatzen dituzte urtean zehar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Azken ordukoa Bizkaia EAE albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Bilboko Zazpikaleak Beherapenak