Gizartea -

Erreskatea

Balkoitik zintzilik zegoen haur bat erreskatatu dute Alacanten

Bost urteko haurra etxean bakarrik zegoen, 'oso beldurtuta'. Haren ama atxilotu dute, adingabeak abandonatzea leporatuta.

7. solairutik zintzilik zegoen neskatila erreskatatu dute Alacanten

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek zazpigarren solairuko balkoi batetik zintzilik zegoen bost urteko haur bat erreskatatu dute Alacanten.

Udaleko iturriek azaldu dutenez, adingabea bakarrik zegoen etxean, eta suhiltzaileek erreskatatu duten unean "oso beldurtuta" zegoen.

Hiri erdiguneko Luceros plazan zeuden herritarrek eman diete abisua larrialdi zerbitzuei.

Erreskatea egiteko saski moduko bat duen eskailera bat erabili dute suhiltzaileek. Bi suhiltzaile haurra zegoen balkoira gerturatu dira eta saski barrura sartu dute. Haurra onik dago.

Gertaeraren nondik norakoak ikertzen ari dira.

Poliziak haurraren ama atxilotu du adingabeak abandonatzea leporatuta, eta gaur goizean zehar deklaratuko du agenteen aurrean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea