Gizartea -

Ezbeharra

Gizon bat hil da Arrigorriagan, tren batek harrapatuta

Ezbeharra 10:45ean jazo da, Arrigorriagako Ollargan geralekuan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da ostegun honetan Arrigorriagako (Bizkaia) Ollargan auzoko geralekuan, tren batek harrapatuta, Ertzaintzaren iturriek jakinarazi dutenez.

Ezbeharra 10:45ean gertatu da, tren batek gizon bat harrapatu duenean. Gizona berehala hil da, eta Ertzaintzak ikerketa hasi du gertatutakoa argitzeko.

Istripuaren ondorioz, atzerapenak izan dira Renferen aldirietako 3. lineako tren zerbitzuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Arrigorriaga bideoak Albisteak Tren istripuak albisteak Renfe albisteak