Gizartea -

Prozesu judiziala

Asensio preso ohia auzipetu dute, alabari sexu-abusuak egitea egotzita

Paul Asensio preso ohia eta ezker abertzaleko buruzagi izandakoa epaituko du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak, hiru urteko alabari ustez egindako sexu-abusuengatik.

ETB | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paul Asensio ezker abertzaleko kide izandakoa eta preso ohia epaituko dute Bizkaiko Lurralde Auzitegian, hiru urteko alabari ustez egindako sexu-abusuengatik. 2007an hamaika urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak, Ekineko kide izateagatik, 18/98 sumarioan.

Prozesua 2015eko azaroan abiatu zen, alabaren amak (orduko bikotekideak) Asensioren aurkako salaketa aurkeztu zuenean. Orduz geroztik urruntze agindua izan du indarrean. Salaketa birritan artxibatu egin zuten, baina azkenean Asensio epaitzea erabaki du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.

Bestalde, ohar baten bidez Sortuk adierazi duenez, 2016 hasieran, salaketa ezagutu orduko, Paul Asensio alderditik kanpo utzi zuten, genero-indarkeriaren aurkako protokoloa aplikatuta.

---------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Zer gertatu da Bizkaian? Presoak bideoak ETA Gizartea Eguneko albisteak Sexu erasoak Gurasoak  gaur