Gizartea -

Polemika

Hazte Oir plataformak Carmena, Maestre eta Barbero salatu ditu

Transexualitatearen aurkako kanpaina abiatu duen elkarteak osotasun moralaren aurkako mehatxuak eta derrigortzeak ez ezik, prebarikazioa, gorrotoa bultzatzea eta diskriminazioa ere egotzi dizkie.

Hazte Oir plataformaren autobusa. EFE
Hazte Oir plataformaren autobusa. EFE
Hazte Oir plataformaren autobusa. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hazte Oir plataformak Manuela Carmena Madrileko alkatea, Rita Maestre udal-gobernuko bozeramailea eta Osasun, Segurtasun eta Larrialdietarako ordezkaria salatu ditu gaur. Mehatxuak, derrigortzea, prebarikazioa, gorrotoa bultzatzea eta diskriminazioa leporatu die.

"Madrileko Udalak egindako delituak direla uste dugu", adierazi du Ignacio Arsuaga Hazte Oir plataformaren presidenteak. "Izan ere, ez dago ados elkarte batek helarazitako mezuarekin, eta ez die jaramonik egin, ez Espainiako Konstituzioak onartutako oinarrizko eskubideei, ezta publizitate arloko ordenantzak zehazten duenari ere", gaineratu du. Elkarteko autoakarabana gidatuz iritsi da Madrilgo Castilla Plazara.

Arsuagaren aburuz, "Podemos eta Madrilgo Udala ideologia komunistaz harro agertzen ari dira eta haien aurkako edozein ideia baztertu nahi dute". Hazte Oir elkarteak "epaileengan eta Polizia Nazionalarengan" duen konfidantza berretsi du, "Udaltzaingoaren" jazarpenaren aurrean. Carmenak "pentsamenduaren polizia" bihurtu nahi duela salatu du.

Iraindu dituzten politikarien aurkako salaketa edo kereila aurkeztuko duten ala ez erabakitzen ari direla iragarri du plataformaren presidenteak datozen egunetan: Pedro Sanchez (PSOE), Iñigo Errejon (Podemos), Pablo Echenique (Podemos) eta Cristina Cifuentes (PP).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Eguneko albisteak