Gizartea -

Martxoak 8

Manifestazio feministak deitu dituzte Euskal Herriko bost hiriburutan

Euskal Herriko Koordinadora Feministak bat egin du Emakumeen Nazioarteko Egunerako mundu mailan deitutako geldialdiekin.

Indarkeria matxistaren kontrako manifestazio bateko argazkia. Artxiboko argazkia: EFE
Indarkeria matxistaren kontrako manifestazio bateko argazkia. Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Koordinadora Feministak manifestazioak deitu ditu martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Halaber, asteazken honetarako mundu mailan deitutako geldialdiari atxikimendua eskaini dio.

Asteazkenean Euskal Herriko bost hiritan egingo diren manifestazioen artetik Baionakoa izango da goiztiarrena; izan ere, 18:30ean aterako da udaletxetik. Jarraian, 19:00etan, Donostiaren txanda izango da eta Boulevarretik abiatuko da. Donostiak Bilbori pasatuko dio lekukoa; Bilbokoa, 19:30ean hasiko da Arriagatik. Azkenik, Iruñeko eta Gasteizko mobilizazioak 20:00etan hasiko dira, hurrenez hurren, San Anton plazatik eta Gaztelu plazatik.

Koordinadorako ordezkariek gaur Gasteizen eskaini duten prentsaurrekoan adierazi dutenez, 2016an Gasteizko udaltzainek egunero esku hartu behar izan zuten eraso matxistaren batean. Egoera horri aurre egiteko gizartea eredua goitik behera aldatu behar dela iritzi diote.

Ildo horretan aukeratu dute aurtengo mobilizazioetako leloa: "Basakeria heteropatriarkal kapitalistaren aurka, feminismoa zorroztu".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Iparraldea Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Emakumeen Nazioarteko Eguna gaur