Gizartea -

Tignes eski estazioan

Elur-jausia izan da Alpeetan, baina ez da inor zauritu

Estazioak berak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu, baina hainbat pertsona harrapatuta zeudela zabaldu da hasieran.

Tignes (Frantzia)
Tignes (Frantzia)
Tignes (Frantzia)

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elur-jausia izan da goizean Tignes eski estazioan, Alpeetan (Frantzia), baina zorionez ez du inork minik hartu, estazioak berak eta Prefeturak jakinarazi dutenez. Hasiera batean, ordea, kezka zabaldu da, hainbat eskiatzaile elur azpian harrapatuta geratu direla esan baitute.

"Ez da biktimarik egon", azpimarratu du Prefeturako bozeramaile batek.

Elur-jausia 10:10 aldera jazo da, pista urdin batean. Elur-jausia izateko arriskua zegoen, eta pista hori bakarrik zegoen zabalik.

Abisua jaso eta berehala, dozenaka jendarme bertaratu dira, eta eremu osoa miatu dute txakurren laguntzarekin. Eguraldi txarra dela eta, helikopteroak ezin izan dira aireratu.

Estazioa zabaldu baino lehen, hainbat leherketa egin dituzte langileek, elur-jausiak eragiteko eta arriskua gutxitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia albisteak Espainiako eski estazioak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Elausoei buruzko albisteak