Gizartea -

Barakaldon

150 merkatarik parte hartuko dute 2017ko Stock Euskadi azokan

Ostiraletik igandera, 11:00etatik 21:00etara zabalik egongo da eta sarrerak bi euro balio du.

Stock Euskadi 2016. Argazkia: Stock Euskadi
Stock Euskadi 2016. Argazkia: <a href="http://stockeuskadi.com">Stock Euskadi</a>
Stock Euskadi 2016. Argazkia: Stock Euskadi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Stock Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) outlet azokarik handienaren hamabigarren edizioa egingo da asteburuan Barakaldoko BEC erakustazokan, ostiraletik igandera. Azokak 1. pabiloiaren 12.500 metro koadroko eremua hartuko du eta 150 erakusle baino gehiagok parte hartuko dute. Aurten hainbat berrikuntza izango dira, 40.000 bisitari inguru bildu zituen aurreko hitzorduarekin alderatuz.

11:00etatik 21:00etara bisitariek lehen mailako marken eskaintzez gozatzeko, sarien zozketan parte hartu eta "food truck" delakoen eskaintza gastronomikoa dastatzeko aukera izango dute. Sarrerak bi euro balioko du, eta 14 urtetik beherakoek ez dute sarrerarik ordaindu beharko.

Azokak leku bakarrean % 80ra arteko beherapenez gozatzeko aukera eskainiko du berriro ere, moda, bitxi, osagai, edertasun, osasun, kirol jantzi, sukaldeko tresneria eta etxeko gauza, elektronika eta aisiako lehen marketan, besteak beste. Azken edizioan, 130.000 salerosketa baino gehiago egin ziren hiru egunetan. Hori dela eta, stockean dituzten salgaiei irteera emateko aukera izateaz gain, saltokiek erosle berrien aurrean euren burua ezagutarazteko aukera izango dute. Aurten marka hauetako produktuak izango dira salgai: Calvin Klein, Vans, Adidas, Lois, Carrera, Diesel, Carhartt, New Balance, Billabong, Quicksilver edota Geographical Norway.

Aurtengo berrikuntzen artean azpimarratzekoak dira ehun metro koadro eta apainketa propioa duten gune bereziak, horietako bat Calvin Kleini eskainitakoa, eta bestea Canhartt, Billabong edo Quicksilver moduko markekin surfeko modari eskainitakoa. Saltokien artean, nabarmentzekoak dira lehen aldiz egongo den laneko arropari eta uniformeei eskainitakoa edo azken edizioko arrakasta nagusietakoa izan zen personal shopper zerbitzuaren itzulera, besteak beste.

Stock Euskadi azoka finkatutako ekitaldia da dagoeneko, eta gero eta bisitari gehiago jasotzen ditu (orain bost hilabete egindako ekitaldian 40.000 bisitari inguru izan zituen, eta egun bakar batean 20.000).

Hitzorduak familia osoarentzako aisiarako gune izan nahi du eta, ondorioz, adin guztietara egokitutako ludoteka izango du (puzgarriak txikienentzat, bideo-jokoak nagusientzat), bai eta food truck eskaintza zabala ere. Furgoneta horiek parke natural gisa apaindutako gunea hartuko dute, Euskal Herriko janari tipikoak edo nazioarteko errezetak dastatzen dituzten bitartean bisitariek erlaxatzeko aukera izan dezaten.

Bestalde, azokak 3.000 euroko ekarpena egingo dio Bizkaiko Esklerosi Anitzaren Elkarteari (Adembi). Gainera, saltoki bat utziko dio, bertaratzen diren guztiei bere jardueraren berri emateko. Adembiko ordezkaritza batek jasoko du ekarpena larunbatean, martxoaren 11n, eguerdiko 12:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Barakaldo Bilbao Exhibition Centre albistiak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Merkataritza albisteak gaur Neguko merkealdia