Gizartea -

Martxoak 8

Berdintasunaren aldeko aldarrikapen jendetsuak euskal hiriburuetan

“Basakeria heteropatriarkal kapitalistaren aurka, feminismoa zorroztu" lelopean, kalera irten dira.

Ehunka pertsona bildu dira Arriaga antzokian (Bilbo). Argazkia: EiTB
Ehunka pertsona bildu dira Arriaga antzokian (Bilbo). Argazkia: EiTB
Berdintasunaren aldeko aldarrikapen jendetsuak euskal hiriburuetan

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen den egunean, dozenaka mila emakume atera dira euskal hiriburuetako kaleetara gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna eskatzeko eta indarkeria matxista salatzeko.

"Basakeria heteropatriarkal kapitalistaren aurka, feminismoa zorroztu" lelopean, Bilboko, Donostiako, Gasteizko, Iruñeko eta Baionako kaleetan izan dira martxak arratsalde honetan.

Protestak izan diren bitartean, "Feminismotik hautsi dezagun patriarkatua", "Bat ukitzen badute, guztiei ukitzen gaituzte", "Gora feminismoa" eta "Gure eskubideetan atzerako pausorik ez" leloak oihukatu dituzte parte-hartzaileek.

Aurtengo martxoaren 8ko nobedadea, emakumeen etenaldia mundu mailan, 12:00etatik 12:30era, deitu dela izan da, eta emakumearen papera ikustarazteko eta matxismoa, desberdintasunak, diskriminazioa eta genero indarkeria salatzeko balio izan du.

Eusko Jaurlaritza eta udalak buru izan direla, emakumearen kontrako indarkeriari amaiera emango dion lege bat egiteko eskatu dio Ganberak Urkulluren Gobernuari.

Eusko Jaurlaritzak atzo publikatu zituen adierazpenetan, berdintasun politikekin duen konpromisoa errepikatu zuen eta "guztion artean berdintasunezko gizarte bat sortzeko bakoitzak bere harri-koskorra" ekartzea eskatu zion gizarteari.

Desberdintasunaren "altzairuzko teilatua" haustera animatu du, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea Nekane Balluerkak. Gainera, berdintasun legeak jasotzen dutena "errealitate" bihurtzeko emakume beren "borondate pertsonala" eta "gizonezkoen borondate eta konplizitatea" eskatu du Balluerkak.

 

Emakumearen Nazioarteko Egunaren argazkirik ikusgarrienak
Emakumearen Nazioarteko Egunaren argazkirik ikusgarrienak
Emakumearen Nazioarteko Egunaren argazkirik ikusgarrienak

Nazio Batuen Erakundearen (NBE) esanetan, berdintasuna lortu ahal izateko funtsezkoa da gizartean aldaketa sakona ematea. Hala, neskei zein mutilei txikitatik aukera berdinak eman behar zaiela ohartarazi du, eta umeen heziketan aldaketa batzuk egin behar direla esan du. Era berean, telebistaren edota iragarkien bidez estereotipoak indartzen direla gaineratu du.

Emakumeek soldata hobea duten lanpostuetan lan egiteko aukera izan dezaten baldintzak bermatu behar direla dio NBEk. Informatika ikasketak dituzten pertsona guztien artean soilik  % 18 dira emakumeak, eta, batez beste, gizonek baino % 23 gutxiago irabazten dute.

?Emakumeen eta gizonen eskubideak inoiz ez dira berdinak izan, eta gaur egun emakumeen eskubideak gehiago murriztu dira?, azpimarratu du erakundeak.

?Nazioartean, tradizioa, balio kulturalak eta erlijioa nahita erabiltzen dira emakumeen eskubideak murrizteko?, ohartarazi du Nazio Batuen Erakundeak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Nafarroa gaur Iparraldea bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak