Gizartea -

Sutea

Gizon bat ospitaleratu dute, oxigeno-botila batek eztanda egin ondoren

81 urteko gizona ondoezik sentitu da kea arnastu ondoren, leherketak sutea eragin baitu Oiz mendia kalean duen etxebizitzan.

Sutea izan den eraikinaren kanpoaldea. Argazkia: Iker Salgado
Sutea izan den eraikinaren kanpoaldea. Argazkia: Iker Salgado
Un anciano evacuado por la explosión una bombona de oxigeno en Bilbao

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

81 urteko gizon bat erietxera eraman behar izan dute goizaldean Bilbon, oxigeno-botila batek eztanda egin ondoren sortutako sutean kea arnastu baitu.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, leherketa 05:30 aldera jazo da, Oiz mendia kaleko etxebizitza batean. Eztanda izan ondoren, sutea piztu da, eta etxebizitzan zegoen gizona ospitalera eraman behar izan dute, kea arnastu baitu.

Suhiltzaileek ez dituzte eraikineko gainerako bizilagunak etxetik atera behar izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Suteak gaur Gizartea albisteak