Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Tratu txarren salaketak % 12 igo ziren iaz EAEn, eta % 26 Nafarroan

Gizartea

Indarkeria matxista

Tratu txarren salaketak % 12 igo ziren iaz EAEn, eta % 26 Nafarroan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/03/10

Iaz 4.771 emakumek indarkeria matxista jasateagatik salaketa jarri zuten Euskadin, eta Nafarroan, 1.502.

  • Epaitegietan 1.126 babes agindu eskatu ziren Euskadin. Argazkia: EFE

    Epaitegietan 1.126 babes agindu eskatu ziren Euskadin. Argazkia: EFE

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

4.771 emakumek indarkeria matxista jasateagatik salaketa jarri zuten iaz Euskadin, 2015ean baino % 12,6 gehiago. Aurreko urtean 4.232 emakumek jasan zituzten tratu txarrak.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak egin duen balantzearen arabera, 10.000 emakumeko 42,4 tratu txarren kasuen ratioarekin itxi zuen Euskadik, iaz. Kopuru hori, Espainiako batez bestekoaren (56,7) nahiko azpitik dago.

10.000 emakumeko tratu txarrak jasan dituzten kasu gutxien dituen autonomia Errioxa izan zen, eta horren ratioaren (27,7) oso gainetik dago euskal tasa. Beste aldean daude Balearrak, kopuru handiena (93,3) izan zuen komunitatea izan zen.

Euskadin jarri ziren salaketetatik, erdiak biktimak berak jarri zituzten. Tratu txarrak pairatu zituztenen inguruko pertsonek jarritakoak kasuen % 1,5 eta Poliziak jarritakoak % 31,2.

Euskadiko 4.771 kasuetatik 3.183k (% 66,7) espainiar nazionalitatea zuten, eta 1.588k (% 33,3)atzerritarrak ziren.

Epaitegietan 1.126 babes agindu eskatu ziren Euskadin, 2016an: emakumearen kontrako indarkeriaren epaitegietan 769 babes agindu eta beste 357 guardiako epaitegietan.

Nafarroan % 26 igo ziren

Nafarroan % 26,11 igo ziren salaketak, Etxeko eta Genero Indarkeriaren kontrako Behategiak gaur publikatu dituen datuen arabera. 1.494 biktimetatik 140 biktimak prozedurarekin ez jarraitzea erabaki zuten.

Nafarroako epaitegietan genero indarkeriaren 1.502 salaketa jarri ziren (egunean batez besteko 4,1 salaketa), eta 2015ean 1.191. Salaketa guztietatik, 1.494k biktimak berak jarritakoak dira.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena