Gizartea -

Zientzia

Saturnoko Pan ilargiaren berri eman du Cassini espazio-ontziak

NASAren Cassini espazio-ontziak egindako argazki horiei esker formaren eta gainazalaren inguruko xehetasunak argiago ikusteko aukera izango dute zientzialariek.

 

Saturnoko Pan ilargia. Argazkia: NASA
Saturnoko Pan ilargia. Argazkia: NASA
Saturnoko Pan ilargia. Argazkia: NASA

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017ko martxoaren 7an Saturnoko Pan ilargiaren ezaugarriak ikertzen lagundu dezaketen argazki batzuk egin zituen Aeronautika eta Espazioaren Agentzia Nazionalaren (NASA, ingelesezko sigletan) Cassini espazio-ontziak.

NASAk ohar baten bidez jakitera eman duenez, 24.572 kilometrora egin ziren argazki horiek inoiz baino gertuagotik. Jet Propulsion Laboratory (JPL) laborategiak azaldu duenez, zientzialariek ilargiaren formarekin eta gainazalarekin lotutako zehaztasunak ikusteko aukera izango dute.

Saturnoko Pan ilargia. Argazkia: NASA

Saturno XVIII bezala ezaguna den  Pan ilargia Mark R. Showalterrek aurkitu zuen. Antza denez, 1990. urtean, bederatzi urte lehenago Saturnoren inguruan egindako argazkiak aztertzen zegoela ilargia ikus zitekeen irudiak aurkitu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Europa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Zientzia albisteak Planetak