Gizartea -

Lurrikara Nafarroa

Laugarren erreplika izan da Nafarroan, Zubirin

1,6 gradukoa izan da oraingoan, azken hogeita hamar orduotan Nafarroan izan den mugimendurik txikiena.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiralean izandako 4,2 graduko lurrikararen ostean, laugarren erreplika izna da larunbat goizaldean Nafarroan, kasu honetan Zubirin. Laugarren astindu hau 1,6 gradukoa izan da, azken hogeita hamar orduotan izan den mugimendurik txikiena, Espainiako Geografia Institutuaren datuen arabera.

Azken egunotan lurra hainbatetan mugitu da, ostiral goizean 4,2 graduko lurrikara batek Iruñerria astindu eta gero. Nolanahi ere, ez da inor zauritu, eta badirudi ez dagoela kalte material handirik.

Espainiako Geografia Institutuak jaso dituen datuen arabera, lehenengo lurrikara 07:43ean izan zen; 4,2 graduko indarra izan zuen eta epizentroa Orikainen kokatu dute.

Ondoren, 9:27ean, lehen erreplika jazo zen. Kasu horretan 2,5 graduko indarra izan zen eta Eguesibarren kokatu da epizentroa. Hirugarren dardara Erripan izan zen atzo, 15:21ean, 3,3 gradukoa.

Laugarren dardara eta hirugarren erreplika Larraintzarren nabaritu zuten, 17:38an, eta 2,4 gradukoa izan zen.

Lehen lurrikara Gipuzkoan eta Lapurdin ere nabaritu da; Hendaia eta Zarautz arteko udalerrietan, bereziki. Herri ugaritan nabaritu dute, hala nola Hendaian, Irunen, Oiartzunen, Errenterian, Donostian, Astigarragan, Hernanin, Tolosan eta Zarautzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Eguneko albisteak Lurrikarak gaur