Gizartea -

Gertaera

Bilboko mendizale bat erreskatatu dute Aralarreko Mendilerroan

51 urteko gizonezkoak ebakia du buruan, baina ez larria. Helikopteroz eraman dute ospitalera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibileko Mendi Erreskaterako Taldeak Bilboko mendizale bat erreskatatu du igande honetan Madalen mendian, Aralarreko Mendilerroan, Guardia Zibilak berak jakinarazi duenez.

51 urteko gizonezkoak ebakia du buruan, baina ez larria. Helikopteroz eraman dute ospitalera.

Yabar udalerrian jazo da mendi-istripua, eta erreskatea "o arriskutsua izan da", eguraldi txarraren eta lainoaren ondorioz. Hori dela eta, helikopteroak 80 metrotara hegan egin behar izan du, "ia lurraren arrasean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Euskal mendiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Aralar mendilerroa Mendizaleen istripuak Eskalada albisteak