Gizartea -

Borroka Beasainen

3 gazte atxilotu dituzte Beasainen, hainbat gazteri erasotzea egotzita

Zaurituetako hiru Zumarragako Ospitalera eraman dituzte, eta ustezko erasotzaileak, berriz, epailearen aurrera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18, 19 eta 22 urteko hiru pertsona atxilotu dituzte Beasainen, borroka batean hainbat pertsonari erasotzea leporatuta. Zaurituetako hiru Zumarragako ospitalera eraman behar izan zituzten, askotariko zauriekin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Igande goizaldeko hiru eta erdiak aldera, Beasaingo Zaldizurreta kalean liskar bat gertatzen ari zen jakinarazi zioten Ertzaintzari. Abisua eman zuen pertsonaren arabera, liskarrean hainbat gazte parte hartzen ari ziren eta horietako batzuk zaurituta zeuden.

Istiluen tokira bertaratutako ertzainek lau gazte zaurituta aurkitu zituzten, eta mediku arreta behar zutela egiaztatu zuten. Biktimen eta lekukoen artean borrokari buruzko informazioa bildu ostean, ertzainek ustezko erasotzaileak identifikatu zituzten.

Zaurituetako hiru Zumarragako Ospitalera eraman behar izan zituzten. Ustezko erasotzaileak, berriz, atxilotu eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen aurretik igaro aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Beasain bideoak Gaurko azken orduko albistea