Gizartea -

Zientzia

Euskal enpresa batek Lurra behatzeko mikrosatelite bat jaurtiko du

Satlantis enpresak bere aurreneko mikrosatelitea jaurtitzeko akordio bat itxi du Europar Batasunarekin. Konpainia horrek jakitera eman duenez, 2,3 milioi euroko kontratua sinatu dute.

Iñigo Urkullu eta Arntxa Tapia, Satlantisek Getxon duen egoitza nagusian. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu eta Arntxa Tapia, Satlantisek Getxon duen egoitza nagusian. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu eta Arntxa Tapia, Satlantisek Getxon duen egoitza nagusian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Satlantis sektore aeroespazialean diharduen euskal enpresak Lurra behatzeko bere aurreneko mikrosatelitea jaurtitzeko akordio bat itxi du Europar Batasunarekin. Konpainia horrek jakitera eman duenez, 2,3 milioi euroko kontratua sinatu dute.

Satlantisek Getxon (Bizkaia) du egoitza nagusia eta, Satlantis Florida, bere eskumendekoa, Ameriketako Estatu Batuetan dago. Euskal startup-ak zehaztasun handiko optika duen argazki kamera ekoitzi du, eta produktu horri iSIM izena jarri diote. Tresna horri esker 500 kilometroko distantziara orbitatzen duten sateliteei argazkiak ateratzeko gai izango dira.

“Erronka teknologiko hau merkatuan milioika euro balio duten eta dimentsio handiagoko kamerak dituzten beste satelite batzuekin lehiatzeko gai da”, azaldu du konpainiak. Ildo horretatik, Satlantisek ekoitzi duen mikrosateliteak 8 kilo arteko pisua duela eta gainontzeko sateliteekin alderatuta inbertsio txikiagoa suposatu duela azpimarratu du euskal enpresak.

Satlantisek har baten bidez jakitera eman duenez, azken urteotan gorakada nabarmena egon da espazioa behatzeko sateliteen merkatuan. Ildo horretatik, euskal enpresak ekoizpena eta kostua murrizteko aukera ikusi duela nabarmendu du, industria osagaiak ordezkatuz eta metodologia berria erabiliz.

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak euskal startup-aren bulegoak bisitatu dituzte astelehen honetan. Juan Tomas Hernani Satlantiseko kontseilari delegatuak zuzendu du bisita, eta enpresaren Kontseiluko ordezkari ugari bertaratu dira ere.

Bisitaren amaieran, Satlantis Advanced School-eko taldeak, Satlantis Floridan prestakuntza-aldian dauden bost euskal ingeniari gazteak bideokonferentzia batean jardun dute Lehendakariarekin eta Tapia sailburuarekin. Era berean, Rafael Guzmanekin (astrofisikaria eta kameraren asmatzailea) hitz egiteko aukera izan dute, etorkizuneko erronkei buruz.

Beste alde batetik, Europar Batzordeak Satlantis aukeratu du Europako startup onena bezala, 27 enpresen artean, euskal konpainiak nabarmendu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Gizartea albisteak Getxo Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Albisteak Zientzia berriak Euskal enpresak azken ordukoa Lur planeta gaur Planetei buruzko albisteak gaur