Gizartea -

Galiziako tren istripua

Adifeko segurtasun arduradun ohiak epailearen aurrean deklaratuko du

013ko uztailaren 24an jazo zen ezbehar hartan 80 pertsona hil eta 140 zauritu ziren. Hasieran, Francisco Garzon treneko makinista inputatu zuen, bakarrik.

Trenak gehiegizko abiadura zeraman errailetik irteten zenean. Argazkia: EFE
Trenak gehiegizko abiadura zeraman errailetik irteten zenean. Argazkia: EFE
Trenak gehiegizko abiadura zeraman errailetik irteten zenean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013an Santiagotik gertu Alvia trenak izandako istripua argitzeko Andres Cortabitarte Adifeko segurtasun arduradun ohia deklaratzera deitu du Santiagoko Epaitegiko Andres Lago epaileak.

Tren istripu hartan 80 pertsona hil eta beste hainbeste zauritu ziren. Arrazoi horregatik, arduragabekeriazko homizidio delitua leporatzen dio epaileak.

Epaileak jakitera eman duenez, instrukzio fasean froga ugari atzeman dituzte istripuaren erantzulea Segurtasun Trafiko Zuzendaritza izan zela jakiteko. Andres Lagoren arabera, ez zuen bere eginkizuna bete eta aintzat hartu zuen bidaiarien bizia arriskuan jar zezakeen egoera. 2013ko uztailaren 24an jazo zen ezbehar hartan 80 pertsona hil eta 140 zauritu ziren.

Trenak gehiegizko abiadura zeraman errailetik irteten zenean. 80 km/h abiadura maximoa duen bihurgunetik gertu trenak 200 km/h abiadura har zezakeela ziurtatu du epaileak. Arrazoi horregatik, ezbeharra gertatzeko arriskua argia zela nabarmendu du.

Era berean, arrisku horren berri Adifi jakinarazi ziotela esan du Andres Lagok. Gauzak horrela, arazo horri aurre egiteko beharra zuela baina ez zuela bere eginkizuna bete azpimarratu du Santiagoko Epaitegiko epaileak. Hasieran, Francisco Garzon treneko makinista inputatu zuen, bakarrik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Epaiketak albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Euskal Y Galizia Tren istripuak Renfe