Gizartea -

genero indarkeria

Gizon batek emakume bat jo eta iraindu du Gasteizen

Udaltzaingoak ustezko erasotzailea atxilotu egin du genero indarkeria delitua leporatuta, emakumeak lesioak zituela baieztatu duenean.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 53 urteko gizon bat atxilotu du Lakua-Arriaga auzoan, Gasteizen, genero indarkeria delitua egitea egotzita, bikotekide ohia jo eta iraindu duelakoan.

Atxiloketa aurreko astelehenean gertatu zen. Aipatutako auzoan gertatutako eztabaida baten berri eman zioten Udaltzaingoari, Gasteizko Udalak ohar baten bidez azaldu duenez.

Bi pertsonekin hitz egin ostean, agenteek baieztatu egin zuten emakumeak lesioak zituela. Biktimak, orduan, adierazi zuen bere bikotekide ohiak iraindu eta jo zuela. Gizona etxebizitzan zegoen, dagoeneko emakumearekin bizi ez bada ere. Lesioak ikusi eta gero, agenteek bikotekide ohia atxilotu zuten.

Bestalde, 38 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizko Alde Zaharrean, Epaitegiak emandako atxilotzeko agindu bat jarraituta.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Araba Gasteiz berriak Albisteak