Gizartea -

Datuak

Beira-birziklapenak % 1,1 egin zuen gora Euskadin 2016an

Gipuzkoan birziklatu zen beira gehien, biztanle bakoitzak 35,7 kilo birziklatu baitzituen batez beste, Araban eta Bizkaian baino gehiago.

Beira-birziklapena. Argazkia: eitb.eus
Beira-birziklapena. Argazkia: eitb.eus
Beira-birziklapena. Argazkia: eitb.eus

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iaz 57.978 tona beira birziklatu ziren Euskadin edukiontzi berdeen bidez, 2015ean baino % 1,1 gehiago. Ecovidriok beira-ontzien hondakinen birziklatzea kudeatzeaz arduratzen den irabazi-asmorik gabeko elkarteak 221 milioi ontzi bildu zituen gaika: 101 ontzi pertsonako.

Datu horiek ikusita, Euskal Autonomia Erkidegoa birziklatzearen abangoardian mantendu dela azpimarratu du Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak, gaur goizean Gasteizen emandako prentsaurrekoan. Arriolaren esanetan, "euskal gizarteak ingurumenarekin duen konpromisoa ez da adierazpen erretorikoetara mugatzen". Izan ere, "ingurumena zaintzen laguntzen duten jarrerak eta jokabideak dira adierazgarrienak, gure bizimoduak ingurunean eragin ditzakeen kalteak ahalik eta gehien murrizteko".

Hala, Iñaki Arriolak azaldu duenaren arabera, edukiontziak bildu eta birziklatuz gero, "elementu horiek sortzen duten kutsadura ekidin dezakegu". "Gainera, berriz erabilita, ingurumena zaindu ez ezik, klima-aldaketaren aurka borroka egin dezakegu", azaldu du.

2012 eta 2016 bitartean, edukiontzian jasotako beira % 6 igo da Euskadin -54.666 tonatik 57.978 tonara-; biztanleko tasa, aldiz, 24,9 kilokoa zen 2012an eta 26,2 kilokoa 2016an.

Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan birziklatu zen beira gehien 2016. urtean: 35,7 kilo batezbeste. Araban eta Bizkaian baino gehiago. Halaber, sailburuak aipatu duenez, estatu espainiarreko gainerako erkidegoekin alderatuta, Gipuzkoa da gehian birziklatzen duena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Gizartea albisteak Albisteak Ingurumena albisteak Hondakinen berrerabilpena