Gizartea -

Ezbeharra Errenterian

Ane Santesteban ospitalean, entrenatzen ari zela istripua izan ondoren

Itxura denez, ibilgailuren batek harrapatu zuen atzo, osteguna, goizean, eta, konorterik gabe zegoela ikusita, tokitik alde egin zuen.

Ane Santesteban. Argazkia: EiTB
Ane Santesteban. Argazkia: EiTB
Ane Santesteban. Argazkia: EiTB

ETB | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ane Santesteban txirrindulari errenteriarrak Zainketa Berezien Unitatean igaro du gaua, atzo goizean entrenatzen ari zela istripu bat izan ondoren, senideek ETBri jakinarazi diotenez.

Errenteriako txirrindulariak kolpe latza jaso zuen buruan baina arriskutik kanpo dago. Santestebanek gaur bertan twitter sare sozialen argitaratu duenez, egun gutxi barru berriro bizikleta gainean egotea espero du: "Egun batzuk barru dena susto batean geratuko da, eta pedalari emateari ekingo diot  inoiz baino gogo eta indar gehiagorekin".

Gabierrotako etorbidean, Errenteriatik Larzabalera doan bidean, aurkitu zuen bikote batek txirrindulari olinpikoa, lurrean etzanda, konorterik gabe eta odol putzu baten gainean. Bizikleta, berriz, sasi artean zegoen ezkutatuta eta lurraren aurka jo izanaren markak zituen.

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari, baina zantzu guztien arabera, ibilgailu batek Santesteban harrapatu zuen, eta, konorterik gabe zegoela ikusita, tokitik alde egin zuen bizikleta sasi artean utzita.

Txirrindulari errenteriarrak ez du ezer gogoratzen, eta inguruan dauden segurtasun kamerek ez dute istripuaren unea grabatu; horrenbestez, Errenteriako Udaltzaingoak lekukoen laguntza eskatu du, jazotakoa argitze aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Kirolak Txirrindularitza Gipuzkoako albisteak Gizartea albisteak Errenteria argazkiak Eguneko albisteak