Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Garonaren aurkako manifestazioa jendetsua Gasteizen martxoaren 18an

Gizartea

manifestazio jendetsua

Garoña ixteko aldarria ozen entzun da Gasteizko kaleetan

Agentziak | Erredakzioa

2017/03/18

Araba Garoñarik gabe ekimenak alderdi politikoei eskatu die ez dezatela PPrekin akordiorik sinatu, baldin eta ez badakar berekin Garoña ixteko konpromisoa.

1:09
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Milaka herritar bildu dira gaur arratsaldean Gasteizen, Espainiako Gobernuari Garoñako zentral nuklearra behin betiko itxi eta instalazioak desegin ditzatela eskatzeko. Herritarrekin batera alderdi politiko, sindikatu eta hainbat gizarte kolektibotako ordezkariak manifestatu dira Gasteizko kaleetatik zehar.

Martxa Araba Garoñarik gabe plataformak deituta egon da, eta bere deialdiari 250 kolektibo inguru atxiki zaizkio. Hartara, manifestu bat sinatu dute, eta bertan eskatzen dutenez, alderdi politikoek Mariano Rajoyk zuzentzen duen Gobernuarekin adostuko luketen balizko edozein akordio, Garoña berriro ez irekitzera bideratutako ministro-agindu bat iragartzearen mende egon beharko litzateke.

Udaltzaingoaren lehendabiziko aurreikuspenen arabera eta antolatzaileen datuen faltan, 3.000 lagun bildu dira manifestazioaren hasieran.

Manifestazioaren buruan "Ez ireki, itxi betiko" leloa zeraman pankarta irakur zitekeen, eta manifestariek instalazio nuklearraren behin betiko desagertzearen aldeko mezuak oihukatu dituzte ibilbidean zehar.

Arabako erakundeetan ordezkaritza duten alderdi guztiak izan dira elkarretaratzean, Euskadiko PP izan ezik. Horiek Garoña zabaltzearen aurka daudela adierazi dute zenbaitetan, baina ez dute protestan parte hartu.

Gasteiztik 40 kilometrora dago Garoña. Espainiako zentral nuklear zaharrena da; arrazoi ekonomikoengatik eta Nuclenorrek erabakita, itxita dago 2012ko abenduaz geroztik. 2014ean, berriz, iritziz aldatu zuen Nuclenorrek, eta 17 urtez ustiakuntza-baimenaren berritzea eskatu zuen.

Segurtasun Nuklearreko Batzordeak (CSN) baimen horren aldeko txostena zabaldu zuen joan den otsailaren 8an, eskatutako segurtasun-inbertsioak eginez gero. Orain, Gobernuaren esku dago Garoña zabaldu ala ez erabakitzea. Segurtasun Nuklearreko eta Erradiologia-Babeserako Teknikarien Elkartearen iritziz, Nuclenorrek ez ditu egin segurtasun mailak hobetzeko aurreikusita zituzten berriztatzeak.

PPrekin itunik ez adosteko eskatu die Araba Garoñarik Gabe ekimenak alderdi politikoei, Garoña ixteko konpromisoa lotzen ez badute. Gainera, zentral nuklearraren behin betiko itxiera lortzeko lege-proposamena Senatura eramateko eskatu die.

Izan ere, joan den martxoaren 7an EH Bilduren legez besteko proposamena onartu zuten Kongresuko talde parlamentario guztiek, PP salbu, Garoñaren itxiera eta zonaldea berriro industrializatzeko plan baten abiatzea eskatzeko.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena