Gizartea -

Otsagabian

Gizonezko bat helikopteroz eraman dute sugegorri batek hozka eginda

Eskuan hozka egin dio sugegorriak, Iratiko oihanean txangoa egiten zebilela. Nafarroako Ospitalera eraman dute, baina onik dago.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat Nafarroako Ospitalera eraman dute igande honetan, Iratiko oihanean sugegorri batek hozka egin ostean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Senideekin txangoa egiten zebilela, Erregeen Etxeak zonaldean alegia, sugegorri batek hozka egin dio eskuan. Hori dela eta, senitartekoek Larrialdi Zerbitzuetara deitu dute 14:45ak aldera.

Ezkarozeko Osasun Zentroko guardian zegoen mediku taldea eta Nabaskozeko suhiltzaileak bertaratu dira. Gizonezkoari zain barneko seruma jarri diote, eta helikopteroz eraman dute Nafarroako Ospitalea. Gizonezkoa onik dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Euskal mendiak albisteak Gizartea albisteak Albisteak Irati eski-estazioa Animalia basatiak Pirinioak Nafarroako Ospitale Gunea albisteak