Gizartea -

Sutea Gasteizen

Bi auto kiskali eta beste bi kaltetu dira Gasteizen, sute batean

Sofia erreginaren etorbidean aparkatuta zegoen ibilgailu batean piztu da sua.

Gasteizko sutea. Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak
Gasteizko sutea. Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi auto kiskali eta beste bi kaltetu dira Gasteizen, Sofia erreginaren etorbidean, goizaldean piztutako sute batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ibilgailuetako batean piztu da sua, eta garrak alboan zituen hiru ibilgailutara zabaldu dira.

Goizaldeko 01:20 inguruan, auto bat sutan zegoela jakinarazi dio lekuko batek Ertzaintzari.

Antza denez, Citroën etxeko autoa batean piztu da sua, eta, horrez gain, Volkswagen Transporter furgoneta bat ere kiskali dute garrek.

Halaber, ondoan zeuden beste bi ibilgailuri ere, kalteak egin dizkie suak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Suteak gaur Gizartea bideoak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea