Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Jaurlaritzak alokairu 'duina' izateko eskubidearen prozesua hasi du

Gizartea

Hurrengo udazkenerako

Jaurlaritzak alokairu 'duina' izateko eskubidearen prozesua hasi du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/03/20

Legearen muinak gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonek alokairu duina izateko eskubidea eta Eusko Jaurlaritzak hori asebetetzeko beharra onartzen ditu.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Etxebizitza sailburuak, Iñaki Arriolak, alokairu 'duina' izateko eskubide subjektiboa garatuko duen dekretua idazten hasteko agindua sinatu du astelehen honetan. Eusko Legebiltzarrak, 2015ean, onetsi zuen Etxebizitza Legeak jasotzen du agindu hori.

Sinadura horrekin, lege horren muina garatzeko prozedura hasiko da. Gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonek alokairu duina izateko eskubidea eta Eusko Jaurlaritzak hori asebetetzeko beharra onartzen ditu, Etxebizitza Sailak jakinarazi duen arabera.

Dekretua egitea prozedura konplexua da. Galdeketaz, txostenaz eta nahitaezko audientziaz gain, herritarren parte-hartze prozesu bat izango du, talde, gizarte-eragile eta orokorrean hiritarrentzat egongo da irekita.

Eskatzen diren baldintzak

Dekretuak okupazio legala eskura izateko eskubidea erregulatuko du, horretarako eskatzen dutenek bete behar dituzten baldintzak seinalatuko dira. Eskubideaz gozatzeko iraupena eta onuradunen betebeharrak ere ezarriko dira.

Halaber, eskubide subjektiboaren onarpenerako prozedura ere jarriko da, eta baita etxebizitzarako prestazio ekonomikoa ere (jatorria, izaera eta erabilera). Bai prestazioen ikuskapen, aldaketa eta iraungitze erregimena, bai okerreko prestazioen itzultzea arautuko ditu dekretuak.

garapen arauemailea hurrengo udazkenean bukatzea espero du Eusko Jaurlaritzak, eta horrekin, dekretua urtea bukatu baino lehen onestea.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena