Gizartea -

Bizkaia

Sestaoko suteko auzokideek ez dute ezagutzen eraikinaren egoera

Sutearen jatorria ezagutzeko hasi duten ikerketaren inguruan ere ez dakite ezer ez.

Sestaoko bizilagunek ez dakite noizbait itzultzerik izango ote duten

1:10

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko Galtzara Nagusiko 80 zenbakian martxoaren 12an izandako sutean kaltetu ziren auzotarrek ez dute txosten ofizialik jaso eraikinaren benetako egoera argitzeko. Sutearen jatorria ezagutzeko hasi duten ikerketaren inguruan ere ez dakite ezer ez.

Auzotarrek prentsaurrekoa eskaini dute ezbeharra jasan zuen eraikinaren aurrean , gertatutakoa "ez ahazteko ez itzaltzeko".

Azpimarratu dutenez, "eraikinaren benetako egoerari" buruzko informaziorik ez dute, eta eraikina "konpontzeko dagoela" esaten den arren, ezin izan dute sotoetara jaitsi "hondakinez beteta daudelako". Habeak euskarri duten tokia nola dagoen ez jakitea eragiten du horrek.

Gainera, gogorarazi dutenez, hilaren amaieran Portugaleteko hoteletan eta ostatuetan behin behineko ostatu ematea amaitzen da (Sestaoko Udalak ordaintzen du). Oraindik ez dakite zenbat pisu dauden libre eta zein baldintzatan emango da ostatua.

Auzotarrek plataforma bat sortu dute eta bakuko kontu bat ireki dute dirua biltzeko gastuei aurre egin ahal izateko. Horrez gain, apirilaren 8an eta Udalaren babesarekin, jardunaldi solidario bat antolatu dute, tailerrekin, kontzertuekin eta beste ekimenekin.

Hainbat dendetan ere eltzeitsuak jarri dituzte, eta azpimarratu dutenez, lortutako diru guztia "sortuko diren gastuei aurre egiteko" erabiliko dute, eta baita "pertsona langileak" bizi diren "auzo oso umil batean" dagoen eraikinaren etorkizunarengatik "borrokatzeko" ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE albisteak Suteak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea