Gizartea -

Bilbon

Milaka lagunek hartu dute parte arrazakeriaren kontrako martxan

"Ez arrazakeria ez bazterketa. Eskubide guztiak guztiontzat" lelopean egin da manifestazioa.

Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako manifestazioa egin dute Bilbon

0:51

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrazakeriarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna dela eta, manifestazioa egin dute milaka lagunek , gaur, Bilbon.

SOS Arrazakeriak bultzatu du urtero egiten den martxa hau. Berrogei talde sozialen atxikimendua jaso du eta baita Bilboko alderdi politikoen babesa ere.

Arriaga antzokiko plazatik atera, Kale Nagusitik Moyua plazara eta hasierako puntuan amaitu da martxa.

"Ez arrazakeria ez bazterketa. Eskubide guztiak guztiontzat" lelopean egin da manifestazioa. "Berdintasuna" eta "Euskadi faxismoaren eta arrazakeriaren kontra" leloak jasotzen zituzten pankartak ere eraman dituzte parte-hartzaileek.

Antolaketaren arduradunek azpimarratu dutenez, oso garrantzitsua da salatzea, besteak beste, "momentu honetan Europan sartzen saiatzen ari diren pertsonen egoera larria".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Bizkaiko albisteak EAE Arrazismoa Euskadin Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea