Gizartea -

Ikasle greba

Jendetza bildu da IAk erreformen aurka deitutako manifestazioetan

Ikasle Abertzaleak antolakundeak grebaren balorazio "oso positiboa" egin du. Leioan barrikadak jarri dituzte goizean, baina gainerakoan, 'ohiko jarduna' izan da.

Ikasle Abertzaleaken manifestazioa Gasteizen. Argazkia: Javier Blanco
Ikasle Abertzaleaken manifestazioa Gasteizen. Argazkia: Javier Blanco
Milaka ikaslek bat egin dute Bilbon LOMCE eta HeziBerriren aurka

1:22

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"M23, Sistemari aurre egin!" lelopean eta Ikasle Abertzaleak antolakundeak deituta, greba eguna dute gaur Hego Euskal Herriko unibertsitate publikoan. Antolatzaileek pozik azaldu dira grebak izan duen jarraipenarekin, eta eguerdian Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen izan diren manifestazioetan jendetza bildu dela azpimarratu dute.

Hezkuntza sistemarekiko kritiko, LOMCEren errebaliden, Heziberri planaren eta beken murrizketaren kontrako aldarria zabaldu du ikasle antolakundeak. Hala, egun osoan mobilizazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko campusetan.

Iruñean egindako manifestazioaren irudia. Argazkia: EFE

Manifa Iruñea M23 ikasle greba Ikasle abertzaleak EFE

Ikasleek itxialdiak egin dituzte gauean Arabako eta Leioako campusetan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Goizean, 08:30ean, batzarra egin dute Leioako Arte Ederren Fakultatean, eta pikete informatiboak antolatu dituzte.

Bizkaiko campusean, 30 bat kaputxadunek barrikadak jarri dituzte bidean. Edukiontziak, kafetegiko mahaiak eta aulkiak eta paperontziak errepidera atera dituzte ibilgailuen joan-etorria oztopatzeko. Horrez gain, Unibertsitateak berak esandakoaren arabera, Arabako Campusean 50 bat lagun zenbait zentrotan sartu eta pintaketak egin eta petardoak bota dituzte.

Ertzaintza Leioako campusaren kanpoaldean paratu da, EHUko Errektoretzak ez baitu laguntzarik eskatu. Azken horren arabera, barrikadak gorabehera, "ohiko jarduna" izan dute unibertsitatean.

EHUren balorazioa

Bestalde, EHUk ohar baten bidez jakitera eman duenez, grebaren eragina "ez da izan handia campusetan". Jakinarazi duenaren arabera, jarduera akademikoa "normaltasunez egin da, nahiz eta egia den zentro batzuetara jende gutxiago bertaratu den".

Aldi berean, Euskal Herriko Unibertsitateak gaitzetsi egin ditu goizean izandako gertaerak: "Oso jende gutxik egindako istiluak izan dira. Unibertsitate gisa arbuiatu egiten ditugu kalte materialak eragiteko eta propaganda egiteko helburua besterik ez duten mota horretako ekintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza Lege Berria albisteak EHU Grebak gaur Nafarroako Unibertsitate Publikoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Hezkuntza