Gizartea -

Migrazioa

200 lagun hil direla uste dute, bi itsasontzi Libian hondoratu ostean

Proactiva Open Arms GKEak gorpu batzuk berreskuratu ditu uretatik eta, baieztatu duenez, 130-150 pertsona eraman ohi dituzten bi ontzi hondoratu dira. ACNUR "oso kezkatuta" agertu da.

Iazko maiatzean Libiako uretan izan zen hondoratzea. Artxiboko argazkia: EFE
Iazko maiatzean Libiako uretan izan zen hondoratzea. Artxiboko argazkia: EFE
Iazko maiatzean Libiako uretan izan zen hondoratzea. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Proactiva Open Arms Espainiako GKEak bost pertsonaren hilotzak berreskuratu ditu Libiako uretan erdi hondoratuta zeuden bi itsasontzietatik, eta, horren moduko ontzietan, 100na pertsona baino gehiago izan ohi dira.

"Eman nahi ez genituzke albisteak badaude. Batzuetan heriotzari aurre egin behar diogu, ez bizitzari. Gaurkoa horietako egun bat da", publikatu du Proactivak Facebook sare sozialean duen kontuan. Gainera, "errealitate ukabilkada" berri bat salatu dute eta, haien ustean, gobernu europarren begien aurrean "ikusezinak" dira.

GKEaren itsasontzia aurretik aztertu ez zuen gune bat arakatzen ari zen eta, halako batean, txalupa bat ikusi zuten erdi hondoratuta, "bagenekien zer esan nahi zuen horrek". Handik gutxira, beste bat topatu zuten. Ez zegoen pertsona bizirik.

"Bost hilotz daramatzagu itsasontzian, bizirik dagoenik ez", esan du organizazioak. Gainera, horren arabera, ontzi bakoitzean ehun pertsona baino gehiago zihoazen. Migratzaileak eta errefuxiatuak lirateke, "Mediterraneoaren hilobi komunak irentsi ditu haien bizitza".

Proactivaren esanetan, gainera, "biktimak europarrak balira, titularrak beteko lituzkete, baina ikusezinak dira fokuen aurrean". Migrazioen Nazioarteko Organizazioak kalkulatu duenez, aurtengo lehen hilabeteotan 500 pertsona baino gehiago hil dira Europako hegoaldeko kostaldera heldu nahian.

ACNUR Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak, bestalde, "oso kezkatuta" agertu da hondoratzearen berri izan duenean.

Halere, ACNURren esanetan, "horren moduko itsasontziek 120-130 pertsona inguru eraman ohi dituztela kontuan hartuta", beldur da bi istripu horien hildako kopurua "askoz handiagoa" izango ote den. "Baliteke hamarnaka pertsona gehiago hil izana", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Munduko albisteak 2024 Albisteak migrazioa gaur Gizartea albisteak Albisteak Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak Mediterraneo itsasoa Libia gaur Itotze kasuak