Gizartea -

Astronauta baten argazkia

Donostiako badia espaziotik, liluragarri

Thomas Pesquet astronauta frantsesak euskal kostaldeari argazkia egin dio berriro Nazioarteko Espazio Estaziotik (ESA).

Donostia, espaziotik. Argazkia: @Thom_astro
Donostia, espaziotik. Argazkia: @Thom_astro
Donostia, espaziotik. Argazkia: @Thom_astro

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostia eta Kontxako badia, bere forma berezia agerian duela, ikusgarri ikusten da espaziotik. Horren lekuko zuzena da Thomas Pesquet Frantziako astronauta (Rouen, 1978), eta edertasuna denekin partekatzeko asmoarekin, argazkia atera dio Nazioarteko Espazio Estaziotik.

Pesquet sei hilabeteko misioan dago estazioan, eta Twitterren duen kontuan ia egunero eskegitzen ditu espaziotik munduko txoko ezberdinei egindako irudiak.

Atzo Donostiaren txanda izan zen. Pesquetek honako mezua bota zuen sare sozialean, argazkiaren argigarri: "Euskal kostaldean: Donostia eta bere Kontxako badia". Iruzkinari #euskalherria etiketa erantsi zion.

 

 

Aurretik ere espaziotik egindako euskal kostaldeko argazkiak partekatu ditu Pesquetek. Otsailaren 8an Txingudiko badiari, Hondarribiari, Iruni, Hendaiari, Donibane Lohitzuneri eta Zibururi atera zien argazkia:

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste sinestezinak Gipuzkoa Gizartea