Gizartea -

Istripua Bizkaian

Pertsona bat zauritu da Trabakuan, anbulantzia bat irauli ostean

14:15ak aldera bi autoren eta anbulantzia baten arteko istripua izan da BI-633 errepidean, Markinarako noranzkoan.

Anbulantzia bat eta bi autoren arteko istripua izan da Trabakuan. Argazkia: EiTB
Anbulantzia bat eta bi autoren arteko istripua izan da Trabakuan. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

58 urteko gizonezko bat zauritu da Trabakuan izandako istripu batean. Anbulantzia bat eta bi autok istripua izan dute eta lehenengoa irauli egin da. Istripua 14:15ean izan da Berriz eta Markina lotzen dituen BI-633 errepidean.

Suhiltzaileak atera behar izan dute zauritua, auto bateko gidaria, eta, ondoren, Galdakaoko Ospitalera eraman dute.

Hiru garabietan eraman dituzte inplikatutako ibilgailuak, eta momentu hauetan garbiketa lanak amaitzen ari dira. 16:00etan erreietako bat ireki dute.

TRABAKUA ISTRIPUA ACCIDENTE EITB

58 urteko gizonezkoa Galdakaoko Ospitalera eraman dute. Argazkia: EiTB

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa