Gizartea -

Hezkuntza PlataformenTopagunea

LOMCEren azterketei berriro planto egiteko deialdia egin dute

Hezkuntza Plataformen Topaguneak gaur iragarri duenez, LOMCEtik eratorritako azterketei ikastetxeetan planto egitea sustatuko du aurten ere.

Hezkuntza Plataformen Topaguneak agerraldia egin du gaur. Argazkia: Hezkuntza Plataformen Topagunea
Hezkuntza Plataformen Topaguneak agerraldia egin du gaur. Argazkia: Hezkuntza Plataformen Topagunea
Hezkuntza Plataformen Topaguneak agerraldia egin du gaur. Argazkia: Hezkuntza Plataformen Topagunea

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza Plataformen Topaguneak gaur jakitera eman duenaren arabera, ikastetxeetan LOMCEtik eratorritako azterketei planto egin diezaiotela bultzatuko du aurten ere.

Aipatu plataformak agerraldia egin du larunbat honetan, eta, bertan esan duenez, ikasturte hau LOMCEren araberako ebaluazio sistema osoaren aplikaziorako urtea da; horrenbestez, ikastetxeetan honako proba hauek egin beharko dituzte: "Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako ebaluazio diagnostikoak; DBHko 4. mailan etapa bukaerako azterketa eta Batxilergoan 'selektibitate' berria".

Hezkuntza Plataformen Topaguneak kritikatu egin du Hezkuntza sailak ez duela azterketa horiei buruzko "inongo informaziorik". Hori dela eta, ikastetxeetan "ezinegona" nagusi dela arbuiatu dute.

Horren aurrean, plataformak aipatu azterketei planto egitera deitu du, Eskola Kontseiluetan proba horien aurkako instantziak sinatuta. Horrez gain, "objekzio idazki bat" sina dezatela proposatu die familiei, beren seme-alabek ez ditzaten egin Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako ebaluazio diagnostikoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Hezkuntza sistemako albisteak