Gizartea -

Araba

Hamaika pertsona zauritu dira Dulantzin, sute batean kea arnasteagatik

Ezbeharra 9:00etan izan da. Sutea etxebizitza bateko sukaldean piztu da, Kale Nagusian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamaika pertsona zauritu dira kea arnasteagatik Dulantzin (Araba), igande honetan, etxebizitza batean sute bat pizteagatik, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 9:00etan izan da, eta sutea etxebizitza bateko sukaldean piztu da, Kale Nagusian.

Medikuak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta bizilagunak etxeetatik atera dituzte, badaezpada. Sugarrek sutea piztu den etxebizitzan soilik eragin dituzte kalteak. Azkenerako, hamaika lagun artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik zenbait osasun etxetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Suteak bideoak Gaurko azken ordukoa