Gizartea -

Gasteizen

Zauritu bat Gasteizen, autobus eta auto baten arteko istripuan

Istripua 08:15ean gertatu da Lakua auzoko Wellingtongo Dukea kalean. Zauritutako emakumea anbulantzian osasun zentro batera eraman dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidaiari bat zauritu da gaur goizean Gasteizen, hiriko autobus baten eta auto baten artean izandako istripuan, Udaleko iturriek baieztatu dutenez.

Istripua 08:15ean gertatu da, Lakua auzoko Wellingtongo Dukea kalean.

Ezbeharra izan ondoren, autobusa jendez hustu dute, eta ikerketa abiatu dute istripua zerk eragin duen argitzeko.

Zauritutako emakumea anbulantzian osasun zentro batera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Araba Gizartea Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea