Gizartea -

2010-2015

Estatuan baino feminizidio gutxiago izan dira Euskadin eta Nafarroan

Hildako emakumeak 44 urte zituen batez beste, eta kasuen % 76ari dagokionez, espainiar herritartasuna zuten. Hiltzaileei dagokienez, batez beste 39 urte zituzten.

Sei urtean Hego Euskal Herrian erregistratu diren feminizidioak. Argazkia: www.feminicidio.net
Sei urtean Hego Euskal Herrian erregistratu diren feminizidioak. Argazkia: www.feminicidio.net
Sei urtean Hego Euskal Herrian erregistratu diren feminizidioak. Argazkia: www.feminicidio.net

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2010-2015 epealdian, milioi bat emakumeetatik batez beste 4,45 hil zituzten Euskadin. Nafarroan, berriz, 1,55ekoa izan zen tasa hori. Feminizidioak eta erailketak kontuan hartzen dituen datu horien arabera, aztertutako epe horretan Estatuan baino feminizidio gutxiago izan ziren Hego Euskal Herrian. Sei urtean, batez beste, 4,78 kasu erregistratu ziren Espainian.

Feminicidio.net eta Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE) "Feminizidioa Euskadin eta Nafarroan 2010-2015" ikerlana aurkeztu dute astearte honetan Gasteizen. Egitasmo horrek sei urtean izandako feminizidioak eta erailketa guztiak hartu ditu kontuan; hau da, bikotekideek edo bikotekide ohiek hil dituzten emakumeez gain, senideek hil dituzten emakumeak ere izan dituzte kontuan.

Aztertutako epe horretan, 33 feminizidio izan ziren Euskadin eta Nafarroan. Horietatik, 14 emakume (% 52) bikotekideek edo bikotekide ohiek hil zituzten, lau seme-alabek eta beste kasu batean biloba izan zen hiltzailea. Denbora horretan hildako hiru neskatoei dagokienez, bi kasutan haien aita izan zen hiltzailea.

Sei urtean Hego Euskal Herrian erregistratu diren feminizidioak. Argazkia: www.feminicidio.net

Sei urtean Hego Euskal Herrian erregistratu diren feminizidioak. Argazkia: www.feminicidio.net

Hildako emakumeak 44 urte zituen batez beste, eta kasuen % 76ari dagokionez, espainiar herritartasuna zuten.

Hiltzaileei dagokienez, batez beste 39 urte zituzten eta gehiengoek ere (% 67) espainiar herritartasuna zuten.

Indarkeria matxistak "instituzioen agenda politikoetan, beste elkarteenetan zein oro har jendartean lehentasunezko gai izan dadin" ekarpen bat egin nahi du ikerlanak. Ildo horretatik, indarkeria matxistari aurre egin ahal izateko haien esku dagoen guztia egin dezaten eskatu diete hedabideei.

Halaber, hedabideetan gaiari emandako tratamendua gaitzetsi dute bi erakundeek. "Adierazpen askatasuna goratu egiten da biktimen kontaketen testuinguruetan, biktimak biktimago bilakatuz, erruduntzat jo eta haien adierazpenak zalantzan jartzen baitira".

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gaurko albisteak Nafarroan Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Indarkeria matxista Gaurko azken ordukoa