Gizartea -

Zirkulazioa

Motor-gidari bat larri zauritu da Tolosan

Motozikleta batek eta auto batek talka egin dute N-1 errepidean.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor-gidari bat larri zauritu da gaur goizean Tolosan (Gipuzkoa) izandako zirkulazio istripu batean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 07:30ean jazo da, N-1 errepidean. Ordu horretan, motozikleta batek eta auto batek talka egin dute.

Istripuaren ondorioz, bi gurpildun ibilgailuaren gidaria larri zauritu da, eta erietxera eraman behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Eguneko albisteak