Gizartea -

Pedofilia

Bost atxilotu EAEn eta Nafarroan, haur pornografia zabaltzeagatik

Guardia Zibilak guztira 102 lagun atzeman ditu Estatu osoko 38 probintziatan, horietako hiru atxiloketa Bizkaian izan dira eta Gipuzkoan eta Nafarroan bana.

Haur pornografiaren kontrako polizia operazioa. Argazkia: EFE
Haur pornografiaren kontrako polizia operazioa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 102 pertsona atxilotu ditu Espainiako Estatuan, haur pornografia (argazkiak eta bideoak) erabiltzea eta sarean zabaltzea egotzita, 38 probintziatan egindako polizia-operazio batean. Atxiloketa guztietatik hiru Bizkaian izan dira, eta Gipuzkoan eta Nafarroan pertsona bana atzitu dituzte.

Iturri polizialek jakitera eman dutenez, adin txikikoei (haurtxoak eta 14 urte bitartekoak) egindako sexu-gehiegikeriekin zerikusia duten 450.000 artxibo inguru atzeman dituzte. Halaber, ikerketa martxan jarri zutenean mota horretako 6.000 bat eduki aztertu zituzten.

Haur pornografia ekoiztea, erabiltzea eta sarean zabaltzea leporatu diete atxilotuei.

Poliziak egindako 92 miaketatan sexu-indarkeria maila handiko irudiak atzeman dituzte eta, momentuz, sexu abusuak jasan dituzten 10 biktima identifikatu dituzte.

OPERACION PORNOGRAFIA INFANTIL ESPANA GUARDIA CIVIL EFE

Polizia operazioaren inguruko xehetasunak eman dituzte gaur kazetarien aurrean. Argazkia: EFE

Polizia operazioa ondorengo hiri eta tokietan egin dute: Alacant, Almeria, Bartzelona, Bilbo, Burgos, A Coruña, Algeciras, Cadiz, Ceuta, Kordoba, Castello, Granada, Huelva, Huesca, Balear Uharteak, Jaen, Leon, Logroño, Madril, Malaga, Murtzia, Nafarroa, Oviedo, Pontevedra, Santander, Salamanca, Sevilla, Donostia, Tarragona, Toledo, Valentzia eta Valladolid.

Andaluzian eta Katalunian egin dituzte atxiloketa gehien, 24 eta 21, hurrenez hurren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak albisteak Espainia argazkiak Gizartea Gaurko azken ordukoa