Gizartea -

Aldarrikapena

DBE errentaren defentsan manifestatu dira Bilboko kaleetatik

Bi mila pertsonatik gora bildu dira Diru-sarrerak Bermatzeko Errentan (DBE) izandako 'murrizketen' aurka protestatzeko.

Laguntza sozialak babesten dituen sistema aldarrikatu dute Bilbon

1:06

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi mila pertsonatik gora bildu dira larunbat arratsaldean Bilboko kaleetan Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak egindako deialdiari erantzun eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentan (DBE) izandako "murrizketen" aurka protestatzeko.

Manifestazioan izan dira ELA eta LAB sindikatuetako idazkari nagusiak ere, Txiki Muñoz eta Ainhoa Etxaide, hurrenez hurren.

Manifestariak 17:30ean atera dira Jesusen Bihotza plaza inguruetatik "Eskubide sozialen defentsan. DBE errentaren murrizketen aurka".

Antolatzaileen izenean Carlos Askuncek hitz egin du. "Azken 5 urteetan laguntza sozialetan izandako murrizketak eta DBE errenta eskuratzeko oztopoak bertan behera uztea" eskatu du Ascuncek. Baita ere laguntza hori Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren pare igo dadila, hau da, % 8, eta, azkenik, laguntza hori jasotzen dutenak "kriminalizatzea eta estigmatizatzeari uztea".

Bere aldetik, Txiki Muñozek Eusko Jaurlaritzari eskatu dio gizarte politikak bere lehentasun bihur daitezela. Zentzu horretan, kritikatu egin du EAEn elkarrekin gobernatzen duten EAJk eta PSE-EEk "nahiago izatea" PPrekin, "ustelkeriaren alderdiarekin eta DBE kriminalizatu duenarekin" aurrekontuak adostea.

Ainhoa Etxaidek hitzetan, "gizartean gero eta gutxiago inbertitzen denean eta gastu sozialen zenbatekoa gero eta txikiagoa denean, mobilizazioa soziala da esku artean daukagun tresna bakarra beren politika alda dezaten behartzeko".

Manifestazioan parte hartu dute ere Bilbon martxoaren 24tik gose greban dauden bost pertsonak (zortzik ekin zioten), eta Eusko Jaurlaritzari eskatu diote "bertan behera uztea DBE errentan murrizketak eragiten dituen egungo politika eta bere legea betetzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Langileen Alkartasuna LAB albisteak Gizartea Ekonomia albisteak Gaurko azken orduko albistea DSBE 2024