Gizartea -

Trafikoa

Pertsona bat larri zauritu da Azpirotzen, autoa ubide batera erorita

Larri zauritu den gizona gidatzen ari zen autoa ubide batera erori da, Gipuzkoarako noranzkoan zihoala. Ondorioz, suhiltzaileek atera behar izan dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lekunberriko 22 urteko gizon bat (I.M.A.) larri zauritu da, NA-1300 errepidearen 17. kilometroan istripua izan ostean. Azpirotz inguruan jazo da ezbeharra, Larraunen.

Larri zauritu den gizona gidatzen ari zen autoa ubide batera erori da, Gipuzkoarako noranzkoan zihoala. Ondorioz, suhiltzaileek atera behar izan dute, Nafarroako Gobernuak aditzera eman duenez.

Gidariaren alboan, Enerizko 21 urteko gazte bat zihoan, baina ez da zauritu. SOS-Nafarroak goizaldeko 02:16ean izan du gertaeraren berri.

Biktima Nafarroako Ospitalera eraman dute anbulantzian. Ezin izan diotenez alkoholemia-kontrolik egin, epaileari baimena eskatuko diote odol-analisiak egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Nafarroa Gizartea Albisteak