Gizartea -

Desagertzea

Onik aurkitu dute desagertuta zegoen 74 urteko Igorreko gizona

Senideek ostiral gauean salatu zuten falta zela, eta Ertzaintzak ikerketa martxan jarri zuen.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostirala gauetik Igorreko bere etxetik desagertuta zegoen 74 urteko gizona onik aurkitu dute igande eguerdian Laidako kanpinean.

Larrialdi zerbitzuak gizonaren bila zebiltzan; izan ere, ostiral gauean, 22:00ak aldera, bere etxetik alde egin zuen autoa hartuta, eztabaida bat izan ondoren. Senideek ez zuten bere berririk ordutik.

Ertzaintzak ikerketa bat zeukan abian, desagertzearen salaketa jaso ondoren, eta sare sozialetan gizonaren bilaketan laguntzeko deiak ugariak izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak Igorre azken ordokua