Gizartea -

Gertakaria

Adingabe bat atxilotu dute Lasarten, mutil bat labanaz zauritzeagatik

Liskarra Lasarte-Oria erdiguneko lokal batean gertatu da, goizaldeko 04:00ak aldera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko adintxikiko bat atxilotu dute gaur goizaldean Lasarte-Orian (Gipuzkoa), beste mutil bati saihetsean labanaz eraso egin eta gero, Segurtasun sailak aditzera eman duenez.

Goizaldeko 04:00rak aldera gertatu da liskarra, Lasarte-Oriako erdiguneko pub batean. Ertzainak joan dira abisua jaso dutenean.

Iritsi direnean, borrokan parte hartu duen pertsonetako batek saihetsean ebaki sakona zuela ohartu dira agenteak. Odola ugari zerionez, zauritua artatu dute osasun-zerbitzuak iritsi diren arte. Ondoren, Donostia Ospitalera eraman dute.

Ertzainek odol arrastoak zituen labana bat ikusi dute tabernako dantza-pistan, usteko erasotzaileak erabilitakoa, antza denez.

Zenbait lekukoren testigantzak bildu eta gero, ertzainek 17 urteko mutil bat atxilotu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Lasarte-Oria albisteak Gaurko azken orduko albistea