Gizartea -

Elikadura

Zergatik da kaltegarria palmako olioa?

Osasunarentzat kaltegarria den arren, erosten ditugun produktuen erdiek erabiltzen dute.

Elaeis Guineensis palmeraren fruituekin egiten da palmako olioa. Argazkia: OCU
Elaeis Guineensis palmeraren fruituekin egiten da palmako olioa. Argazkia: OCU
Elaeis Guineensis palmeraren fruituekin egiten da palmako olioa. Argazkia: OCU

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Palmako olioa nazioartean gehien kontsumitzen den koipea da, baina baita osasunarentzat kaltegarriena dena ere bai. Hala ere, erosten ditugun produktuen erdietan agertzen da.

"Osasuntsua ez den koipe ezkutu bat da; izan ere, igo egiten du kolesterol txarra, eta jaitsi egiten du ona", azaldu du Rafael Garces Espainiako Ikerketa Zientifikoen Zentroko adituak, EFEn egindako adierazpenetan.

Palmako olioa ez da botiletan saltzen supermerkatuetan, baina hainbat produktutan dago, hala nola margarinetan, patata frijituetan, pizzetan, galletetan, pastelgintza industrialean eta izozkietan.

Europak behartu egiten du produktu baten osagaiak etiketan zehaztera, eta orain arten, askotan palmako olioa “olio begetal” gisa agertzen zen.

Zein da aldea? Olibako, ekiloreko eta koltzako olioek aminoazido osasuntsuak dituzte, baina palmakoak koipe aseak ditu, eta horiek kaltegarriak dira osasunarentzat.

“Oso koipe gutxik ordezkatu dezakete palmako olioa, oso gutxi egon daitezkeelako solido giroko tenperaturan, eta egin daitezkeenak oso garestiak dira”, azaldu du Garcesek.

Palmako olioaren prezioa da produktu ekoizleentzako abantaila nagusietakoa. Izan ere, 650 eurotan salerosten da tona. Horren aurrean, ekilore olioaren salneurria 900 eurokoa da, eta olibarena, aldiz, 3.500 eurokoa.

Batik bat, Asiako hego-ekialdean ekoizten dute palmako olioa, eta urtean milioika baso eta oihan hektarea suntsitzen dituzte Elaeis Guineensis palmera landatzeko.

Zuhaitz horren datilekin palmako olioa egiten da, eta, fruitu horren hezurrekin, ordea, palmisteko olioa.

Palmakoa kontinente guztietan gehien kontsumitzen den olioa da. Europan, adibidez, 9 milioi tona inportatzen dituzte urtero, eta horietatik, 5-6 milioi elikadurara bideratzen dituzte, inolako mugarik gabe.

OCUren aholkuak palmako olioaren aurrean

- Mugatu ahal beste palmako olioa duten produktuak kontsumitzea.

- Etxeko sukaldean, oliba edo ekilore olioa erabili.

- Hautatu palmako olioa erabiltzen ez duten produktuak.

- RSPO egiaztagiria duten produktuen alde egin; ekoizpen jasangarria duten produktuek dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia Eguneko albisteak Zientzia Nutrizio albisteak Ongizate emozionalari buruzko albisteak