Gizartea -

Klima aldaketaren ondorioak

Bero-boladek heriotza-tasa % 50eraino igoaraziko dute

Gasen isurketen kontrako neurriak hartu ezean, 2050etik aurrera apartekoak izango dira ondorioak. Gaur aurkeztuko dituzte ikerketa honen ondorioak, Bilbon.

Bero-boladak gero eta sarriagoak izango dira. Argazkia: Iban Garcia
Sargoria. Argazkia: Iban Garcia
Bero-boladak gero eta sarriagoak izango dira. Argazkia: Iban Garcia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasen isurketen kontrako neurriak hartu ezean, beroaldiak gero eta sarriagoak izango dira Euskadin, eta sargoriaren ondorioz, hilkortasun-tasa % 13 eta % 54 artean igoko da, BC3 (Basque Centre for Climate Change) euskal zentroak egindako ikerketa baten arabera.

Txostenaren ondorioak gaur, asteazkena, aurkeztuko dituzte Klimatek Foroan, Bilbon.

Ikertzaileek ohartarazi dutenez, Munduko Osasun Erakundearen iritzian "oso arriskutsuak" dira bero-boladak, pertsonen osasunean eragin handia duten aldetik.

Txostena egiteko lau euskal herri/hiri hartu ditu kontuan BC3 zentroak, Euskalmetek zehaztutako gune klimatiko bakoitzeko bana: Donostia (kostaldea), Bilbo (barnealdeko isurialde atlantikoa), Gasteiz (trantsizio eremua) eta Guardia (Ebroko ardatza).

Egoerarik txarrenean jarrita, berotzearen kontrako neurririk hartu ezean, 2050era arte klima aldaketaren ondorioak iraunkor mantenduko dira, baina ordutik aurrera apartekoak izango dira.

Hala, horren ondorioz, 2020-2100 aldian, heriotza-tasa % 13 eta % 54 artean igoko litzateke Bilbon; % 18 eta % 58 artean, Donostian; eta % 46 eta % 54 artean, Gasteizen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia albisteak EAE albisteak Gaixotasunak albisteak Eguraldia Bilbao Gizartea bideoak Gasteiz Eguneko albisteak Osasunari buruzko albisteak Zientzia hedapena gaur Bero-boladak azken ordukoa Zientzia Eguneko albisteak Larrialdi klimatikoa