Gizartea -

Ezbeharra

Gasteizko bizilagun bat hil da Zuian izandako istripu batean

Hildakoa 48 urteko emakume bat da, eta Orozko eta Murgia batzen dituen A-624 errepidean izan du istripua.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

48 urteko emakume bat, Gasteizko bizilaguna zena, hil da gaur arratsaldean, 19:30 aldera, Zuian (Araba), Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Hildakoa bidetik atera da motoa gidatzen ari zela, Orozko eta Murgia batzen dituen A-624 errepidean. Bera bakarrik zihoan ibilgailuan.

Arratsaldean motozale bat tartean izan duen beste istripu bat gertatu da, Galdakaon, Plazakoetxe biribilgunean. Kasu horretan, moto batek eta auto batek talka egin dute, eta, horren ondorioz, pertsona bat Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Galdakao albisteak Araba Gizartea bideoak Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa