Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bat jazarri eta jo dute Ezkabarten

Biktimaren senarra atxilotu dute, erasoa egin izana leporatuta.

Atxiloketaren unea. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Atxiloketaren unea. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Atxiloketaren unea. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat jazarri eta jo zuten atzo Ezkabarten, Nafarroan. Irurtzungo 21 urteko bizilagun bat atxilotu dute, biktimaren senarra. Erasoa egin zionean, bi urteko umea bide bazterrean aparkatutako autoan utzi zuen, bakarrik.

NA-4210 errepidean gertatu da erasoa, Ezkabarten. Lanean ari ez zen polizia batek bide bazterrean geldituta zegoen auto bat ikusi zuen, eta, ondoren, gizon bat emakume bati joka eta segika ari zela.

Biktimak ihes egitea lortu eta laguntza eskatu zien handik pasatzen ari ziren autoei, nahiz eta ez zioten jaramon egin. Azkenik, poliziak artatu zuen emakumea, eta 112 zenbakira deitu zuen.

Autoan bikotearen bi urteko alaba zegoen. Ama eta alaba etxera eraman zituzten foruzainek.

Beste bi gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan, indarkeria matxista leporatuta

Bestalde, azken orduotan beste bi gizonezko atxilotu ditu Foru Poliziak Nafarroan, genero indarkeria delitua leporatuta. Atxilotuetako bat Orkoiengo 28 urteko bizilagun bat da eta bigarrena, berriz, Tuterako 23 urteko bizilagun bat.

_____________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Albisteak Nafarroa Tutera Gizartea Albisteak