Gizartea -

Gertakaria

Bedian desagertutako 35 urteko gizon baten bila ari dira

Haren bizikideak igandean aurkeztu zuen salaketa, gizona etxera joan ez zela ikustean.

Desagertutako gizona. Argazkia: SOS Deiak
SOS Deiaken argazkia
Desagertutako gizona. Argazkia: SOS Deiak

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatetik etxean falta den 35 urteko gizon baten bila ari da Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Bediakoa da.

Apirilaren 8an ikusi zuten azkenekoz. Biharamunean, igandearekin, etxera itzuli ez zela ikusita, salaketa aurkeztu zuen pisukideak.

Ertzaintzaren hainbat talde, helikoptero bat eta Gurutze Gorriko boluntarioak ari dira bilatze lanetan.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Azken ordukoa Bizkaia Gizartea Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak 112 Larrialdiak