Gizartea -

Trafikoa

Lau pertsona zauritu dira Galdakaon izandako zirkulazio istripu batean

17:40 aldera, hiru autok talka egin dute AP-8 autobidean. Irungo noranzkoan gertatutako istripuaren ondorioz, autobidea itxi behar izan dute eta auto-ilara luzeak sortu dira.

Galdakaon gertatutako istripu batek auto-ilara luzeak sortu ditu AP-8an

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona zauritu dira Galdakaon (Bizkaia) izandako zirkulazio istripu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, hiru autok talka egin dute AP-8 autobidean, Irungo noranzkoan.

17:40 aldera izan da ezbeharra, eta, istripuaren ondorioz, autobidea itxi behar izan dute Donostiako noranzkoan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, bi zauritu Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte, eta beste biak, Gurutzetara (Barakaldo).

Talka egin duten autoek AP-8 autobideko hiru errai oztopatu dituzte, eta Galdakaoko Udaltzaingoak zirkulazioa desbideratu eta autobidea itxi behar izan du. Ezbeharrak eragina izan du zirkulazioan, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Alabaina, ordubete geroago ireki dute berriro AP-8 autobidea.

Bi autoren arteko talka Barakaldon

Bestalde, N-637 errepidean, Gurutzetako noranzkoan (Barakaldo), bi autok talka egin dute eta errei bat itxi behar izan dute. 19:15 aldera, auto-ilarak amaitutzat eman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Galdakao argazkiak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Gaurko azken orduko albistea