Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume baten gorpua aurkitu dute Almerian, buruan kolpea zuela

Haren bikotekide ohiaren, 30 urteko gizon baten, gorpua ere aurkitu dute; bere burua urkatu omen du. Biktimak ez du inoiz salaketarik jarri haren kontra.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzaren arabera, Polizia Nazionalak bi gorpu aurkitu ditu Almerian: bata 25 urteko emakume batena da (buruan kolpea du), eta bestea, haren 30 urko bikotekide ohiarena (bere burua urkatu omen du).

Ustezko indarkeria matxista kasu hori Almeriako El Alquian auzoko negutegiak dauden gunean jazo da, aipatutako iturriek esan dutenez.

Polizia Nazionaleko agenteek urkatuta aurkitu dute jatorriz Errumaniakoa den gizonezkoaren gorpua. Bikotekide ohiarena (errumaniar jatorrikoa hori ere), berriz, erreten baten barruan zegoen, eta buruan kolpe handia zuen.

Espainiako Gobernuko Ordezkariordetzaren esanetan, emakumeak ez du inoiz genero indarkeriarik salatu. Gertatutakoa, baina, indarkeria matxista kasu bat izan daitekeela esan dute ikertzaileek.

_____________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadi) edo 016 (Estatu osoa); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gizartea bideoak Albisteak